Rikardo Ederra Dindaiaren arima eta inspirazioa da. Bereak dira ideia eta proiektu gehienak, eta gure fundazioan erreferentzi nagusia da edozein proiektu aurrera eramateko.
Dindaia Fundazioa 2004 urteko azaroan sortu zen.
Rikardo Ederra, Dindaiako sortzaileak, aisialdiko eskaintza kalitatezkoa eta hezitzailea euskaraz eskaintzearen beharra ikusi zuen.
Euskararen erabilpena sustatzeko tresna izan nahi du Dindaia Fundazioak, kalitateari garrantzia emanez.
Mota guztietako ekintzak burutzen ditu Dindaiak aisialdiaren arloan, aisialdia integralki garatzeko ekintzak, haurren garapen prozesua ahal den eta orekatuena izan dadin.
Dindaiaren jasotzaile nagusiak haurrak dira, nahiz eta gaztetxo eta helduentzat ekintzak antolatzen ditugun ere.
Diru irabazirik gabeko elkartea.
Nafarroako euskalgintzan murgildua.
Euskararen garapenerako bitartekoa.
Euskaldunontzat kalitateko zerbitzu egokiak bideratzeko sortua.
Asmo berriak sortzeko finantziabide aukera sortzea.
Bi ardatz nagusi:
Norbanakoaren ardatza, Hizkuntzaren bereganatze egokiak garapen integralean duen garrantzia.
Gizartearen ardatza. Euskararen eta gure kulturaren berreskurapen prozesua.