· Hasiera
· Zerbitzuak
· Berriak
· Agenda
· Bisita Liburua
· Argazkiak
· Denda
· Lan Poltsa
· Harremanetarako
· Kokapena
· Loturak

Jolasa eta jolasgunea ardatz nagusia izanik, 1-3 adineko haurrentzat goizeko ludotekaren asmoa aurkezten dugu. Gure behar sozialak (integrazioa eta bizitza laborala eta familiarra uztartzekoa) aisia, hezuntza eta kultura uztartzeko beharrari erantzun nahi diogu.

  • Haurrari bere burua, besteak eta ingurua ezagutzeko prozesuan laguntza eman nahi diogu, sozializazio garapen egokia izan dezan.
  • Manipulaziorako eta ondorioz aurkikuntzarako motibagarriak izanen diren elemento sorta aberatsa eskuragai jarri nahi diegu haurrei, zentzuen bidez ingurua ezagutu dezaten.
  • Haur etorkinak integratzeko bitartekoa sustatu nahi dugu proiektu honen bidez.
  • Haur hauen gurasoei beren bizitza laborala eta familiarra uztartzen eta ongi eramaten lag undu nahi diegu.
  • Pellettiki ludoteka (Arantza)
  • Uharte Arakilgo Haur Eskola
  • Basaburuko Ttikiena Haur Eskola

Gure kultura garatzeko oso garrantzitsua da 0-3 urteetako haurrekin eta bere familiekin lan egitea. Arrazoi oso ezberdinak daude. Aipatzearren gaur egun dagoen eskaera soziala handia. Horren erantzun publiko murritza eta kulturalki eta sozialki sektarioa.

Jakina da ere murgiltze ereduan duen eragin zabala bigarren hizkuntzarekin kontaktu goiztiarra lortzea. Garapen pertsonalean hezkuntza ibilbidean eta sozialean ere bai.

Egoera nahasi honetan arlo guztietatik begiratuta gure ekarpena egiteko beharra sentitzen dugu.

DINDAIA FUNDAZIOA
Iratxe Monastegia 45 behea | IRUÑEA | Tel. 948 266 240 | info@dindaia.com
Aldor Internet-ek garatutako webgunea