Xamariko eta Rikardo Ederra pertsonaiek badute lotura berezia. Nor da Rikardo eta nor Xamariko? Biak bihurriak, langileak, maitakorrak eta eskuzabalak dira. Biek euskararen herria maite dute, eta horretara zuzenduko dute haien bizitza.
Xamariko pertsonaia euskararen erabilpenerako baliabidea bihurtu dugu, formato desberdinetan:
"Xamarikoren Ipuin Zorroa". Helburua haurrei euskal mitologia hurbiltzea eta modu dibertigarri batean eta musikaren bidez mitologiaren munduarekin harremanetan jartzea da.
Hauxe lortu nahiko genuke lan honen bidez, gure kultura ezagutuz geurea maitatzea eta lantzea. Ea gustatzen zaizuen!
Helbura aipatu ondoren eskuan duzun hau ez dela haurrei begira zuzenean eginda azaldu behar dizugu. Pertsona helduei zuzentzen gara orohar, gero gure txikiekin erabiltzen errezako balizbide egokia bilakatzea nahi badugu ere.
Gure egoera soziolinguistikoari begira errealitate ezberdinetan egokitzeko baliabidea nahi dugu hau. Euskaldunentzat dudarik ez, euskalduntzen ari direnentzat egoki eta hastapeneko motibagarria beste askorentzat. Euskaraz ikasten ari diren haurren guraso erdaldunentzat bereziki. Praktikoa nahi dugu izan.
Xamariko argitalpen hau hiru euskarriz osatuta dago:
Liburua. Bertan Ipuinaren teorizazio praktikoaz gain, nola sortu ipuinak, nola kontatu, nola hasi , nola bukatu…, ipuinak azaltzen dira. Ipuin bakoitzeko bertsolari batek bertsoak osatu ditu. Honen letra eta partiturak azaltzen dira ondoren. Azkenik, ipuinaren pertsonai mitologikoaren azalpena eta irudia eransten zaio. Bai ipuina bai pertsonaiaren azalpena gaztelaniaz eta frantzesaz laburbiltzen dira.
CDa. Bertsolariek osatutako bertsoak gure musika talde bikainak musikalizatu egin ditu. Hauetaz gain CDa biziago eta aberatsagoa egiteko asmoz hainbat kantuz borobildu da.
Ulermena errazteko asmoz eta haurren artean erakargarriagoa izateko ipuinen bidez komikia egin dugu.
Xamarikoren kutxa magikoa. Euskal mitologia ezagutarazi eta elkartasuna eta errespetua bezalako baloreak lantzen ditu. (enlazea pdf-ra). NON ote? Haurrei euskararen mundua irekitzeko asmoz abentura bitxia bizitzen dute gure lagunek.
Xamarikoren altxorra. Ipuin bat eta sorpresaz beteriko kutxa bat erabiliz euskararen erabilpena saritzen dugu, euskararen arlo informala landuz eta hizkuntzarekin jolastuz.